Matrikula 2026/2027, behin-betiko onartuen zerrenda – 3 urte

2026ko ekainaren 3an berritua

Parlamentuak berriki onartu duen itunpeko unitateen luzapenari buruzko Foru Legearen ondorioz, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren maiatzaren 27ko 338/2026 Ebazpena, 2026/2027 ikasturterako onarpen-prozesua deitu eta garatzen duen otsailaren 24ko 39/2026 Ebazpenaren II. eta III. eranskinak aldatzen dituena, argitaratu zen.

Honen ondorioz, gaur 2026/2027 ikasturterako Haur Hezkuntzako 1. mailako onartuen behin-betiko zerrenda berriak argitaratu dira, maiatzaren 11n argitaratu zirenak bertan-behera utziz.

•Matrikula eperako ez dugu dokumentazio berririk eskatuko, familien partetik dagoeneko dokumentazio guztia jaso baitugu eta automatikoki egingo dugun prozesua izango baita.

Haur Hezkuntzako 1. mailarako oharra:

Ekainaren 10ean Ekainaren 16ean, arratsaldeko 16:00etan, Haur Hezkuntzako 1. mailako familia guztiekin bilera izango dugu, ikasturte berriari buruzko informazioa emateko. Deialdia E-mail bitartez bidaliko dizuegu.