Baratza

Baratza: Barazkiak, ikastetxeko hiri baratzatik gelara.

Ikastetxea hirikoa izan arren, Mendigoitin nekazaritzara gerturatu nahi dugu barazki eta berdurak landatuz.

Ohiko loreontziak eta labore-mahai bereziak erabiltzen ditugu bai eta berrerabil ditzakegun beste ontzi batzuk ere.

Ikastetxean baratzea izateak autokontsumorako elikagai osasuntsuak eta zaporetsuak ekoizteko aukera ematen du. Horrez gain, beste onura batzuk ere eskaintzen ditu: pertsona lurrera, naturara et bere ziklo naturaletara gerturatzen du; bizi-ohitura lasaiagoak eta estresa gutxiagokoak sustatzen ditu; eta bioaniztasun-irlak eta C02 aren aurkako gordelekuak sortzen ditu. 

Landatutako barazkiak eskolan sukaldaritza tailerretan erabiltzen ditugu.

Gure baratza proiektua inguru osasuntsuak sortzeko hezkuntza helburuarekin eta ingurumenarekiko dugun  konpromizuarekin lotuta dago.

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.