Programa Sozioemozionalak

Ikaskuntza-zientzietatik eta neurohezkuntzatik ekarritako ezagutzek adierazten digute Funtzio Exekutiboen (FE) entrenamendua eta autoerregulazio emozionala funtsezko osagaiak direla ikaskuntzarako zein gizartean bizitzeko. Richard J. Davidsonek neurozientzia kontenplatiboetatik ekarritako ikerketek, ikasgelako ehunean mindfulness praktikak sartzearen onurak erakusten dizkigute. Era berean, Álvaro Pascual-Leone-k, garunaren osasun egokia sustatzeko nazioarteko erreferenteak egindako ikerketek erakusten digute horrelako praktikak onuragarriak direla salutogenesia sustatzeko, arlo horretan giza osasuna eta ongizatea babesten duten faktoreak sustatzen baitira, gaixotasuna (patogenesia) eragiten duten faktoreak sustatu beharrean. Beraz, horrelako praktikak tresna prebentibo eta erresilienteetan bilakatzen dira.

Hori guztia garatzeko, Mendigoitin ikerketak aitortutako eta baliozkotutako hiru programa sozioemozional erabiltzen ditugu. Hauek dira programak:

  • Kindness curriculum: Richard J. Davidsonek garatutako adeitasunaren plana, txikien komunitatean aplikatzen duguna (Haur Hezkuntzako etapa).
  • MindUp: Goldie Hawn aktoreak eta Judy Willis neurologoak garatutako programa da. Bertan, kontenplazio-praktikak egiteaz gain, ikasleei beren garuna nola funtzionatzen duen erakusten zaie, eta horrek ahalduntzeari eta autonomiari laguntzen dio. Programa hau ertainen eta handien komunitatean aplikatzen dugu (Lehen Hezkuntzako etapa).
  • Tools of the Mind: Lev Vygotsky eta Elena Bodrova psikologoen lanetatik datorren programa da, Adele Diamond ikertzaileak garatu duena. Programa honen helburua hizkuntza eta jolas sinbolikoaren bidez FEak garatzea da. Programa hau Haur Hezkuntzako azken mailako eta Lehen Hezkuntzako lehen mailako ikasleengan aplikatzen dugu, bere eboluzio-ezaugarriak direla eta. Programaren onurez gain, etapen arteko aplikazioarekin, ikasleen arteko trantsizioa erraztu nahi da.