Sarrera

D ereduko ikastetxe publikoa gara. Kalitatea, gardentasuna eta kudeaketa parte hartzailea ezinbestekoak dira guretzat. Gure helburu nagusia guztien artean (irakasle, zuzendaritza taldea,ikasle, familiak, Guraso Elkartea, ikastetxeko langileak…) lorturiko hezkuntza bikaintasuna da. Bere inguru hurbilean komunitatea sortzen duen hezkuntza komunitatea gara.

Ikaslearen jarraipen indibidualizatua daramagu eta honek tutoritza eta orientazio lanak asko errazten du.