Giroak eta Tailerrak

Giroak eta tailerrak: emozioekin ikasi.

Giroak eta tailerrak  emozioarekin ikasteko ingurune estimulagarriak dira. Haur Hezkuntzan umeak libreki mugitzen dira. Beren interes eta motibazioen arabera nahi duten proposamena aukeratzen dute.

Aniztasuna eta norberaren erritmoa ere errespetatzen dute. Adina ez da muga bat; 3, 4 eta 5 urtekoak elkarrekin aritzen dira. Ertainen komunitateak, Lehen Hezkuntzako 1.2.3.  mailakoak bere giro libreak eta akonpainatutako tailer propioak dituzte. Handien komunitateak, Lehen Hezkuntzako 4.5.6. mailakoek bere tailer propietan ikasteko, hezitzeko aukera dute.

Espazioak eta proposamenak ikasturtean zehar aldatzen dira, umeen interesa eta beharrei erantzuna emanez. Hori dela eta giroen bidez lana egiteak etengabeko koordinaketa eta kalitatezko materialaren aldaketa eskatzen ditu.

Heldua atzean geratzen da: akonpainamendua egin, espazioak sortu, maitasunez eta errespetuz jartzen diren mugak umeek gorde ditzaten zaindu. Gure heziketa eredua Diziplina Positiboan oinarritzen da.

Behaketatik abiatuz, nola lagundu haur bakoitzari uneoro birplanteatzen dugu.

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.