PROIEKTUETAN OINARRITUTAKO IKASKUNTZA ETA IKASKUNTZA KOOPERATIBOA: IK/ KI PROGRAMA

Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntza (POI ) metodologia aktiboa da; irakaskuntza-estrategia bat da, ikaslea, protagonista gisa, bere kabuz ikasteko gai dela oinarri moduan hartzen duena.

Metodologia honetan, partehartzaileek prozesua partekatzen dute eta azken xedea produktu bat lortzean datza.

Metodo honek ikaskuntza kooperatiboa, helburuen eta prozeduren arabera definitutako lan-plan baten barruan taldeko lana baita indibiduala ere eta autonomoa sustatzen du. Ikasleak beren ikaskuntzaz arduratzen dira, eta prozesuan dituzten lehentasunak eta estrategiak jakiten dituzte. Era berean, edukiei eta ikaskuntzaren ebaluazioari buruzko erabakietan parte har dezakete, autoebaluaziorako, koebaluaziorako eta heteroebaluaziorako aukerak emanez.

IKASKUNTZA KOOPERATIBOA: IK/ KI PROGRAMA («Ikasteko Kooperatu / Kooperatzen Ikasi»)

IK/KI Programaren baliabideak, txantiloiak, ikasleen taldekatzeko era eta gainerakoen ezagutza oso garrantzitsuak dira POI batean taldeko lana sustatzeko, ikasleen arteko kohesioa garatzeko, ikasteko nola kooperatu eta kooperatzen nola ikasi , besteak beste jorratzeko.
– Talde-kohesioa IK-KI programaren dinamiken bidez landuko da.
– B eremuko egiturak landuko dira. Bertan, irakasteko baliabide gisa talde-lana erabiltzea ezaugarri duten jarduera guztiak jasoko dira, ikasleek, horrela lan eginda, eskolako edukiak hobeto ikas ditzaten, elkarri laguntzen baitiote.
– C eremua landuko da, bai eta talde-lana ere, irakatsi beharreko edukia den aldetik. Bi tresna didaktiko hauek oso eraginkorrak dira zentzu horretan: – Taldearen planak eta taldearen koadernoa Lehen Hezkuntzako etapako saioen egunkariarekin.

Irakasleak laguntzaileak dira prozesu osoan.