Mendigoit
i ikastetxea protagonista dugu”aprenderlachispa” Montessori eta eskoletako berrikuntza ekimenak jasotzen dituen blogan.
Urt 05
Mendigoitin eskolaldia aldatzeko prozesua zabaldu dugu.
Ikastetxeko Hezkuntza Komunitate osoari eskolaldi etengabea ezartzeko aukera aurkeztu nahi dizuegu, eskola denbora antolatzeko modu berria proposatuz.
Eskolaldi etengabearen proiektua bozketan onetsi beharko da eta horretarako familien errolda guztiko hiru bosten gutxienez alde agertzea beharrezkoa da.
Guzti hau urtarrilean izanen da, matrikulazioa baino lehen.
Hona hemen proiektuaren alderdi garrantzitsuenak.
Abe 21
Mendigoiti Ikastetxe Publikoak eskolaldi etengabea ezartzeko aukera aurkeztu nahi du.
Proiektuaren alderdiak ezagutarazteko, heldu den urtarrilaren 10ean, ikastetxeko Erabilera Anitzetarako Gelan, arratsaldeko 17:00tan eginen den bilerara etortzera animatu nahi zaituztegu.
Animatu baita ere, urtarrilaren 20an ikastetxean eginen den bozketan parte hartzera.
Aza 01
Eskola Kontseiluaren kideak berritzeko hautapen prozesua zabalik dago.
Zentroko Eskola Kontseilua da hezkuntza komunitateko kide guztiek zentroaren funtzionamenduan parte hartzeko organoa.
Mendigoitiko Eskola Kontseiluak honako kideak izanen ditu: