IRAKASKUNTZA PARTEKATUA: Hezkuntza inklusiorako estrategia

Begirada inklusiboa

Hezkuntza partekatuarekin bi irakasle egongo dira talde berarekin edo gela berean. Hezkuntza inklusibo honek aukera zabala eskaintzeaz gain, aniztasunari erreparatuz eta inklusioa sustatuz, hezkuntza-inklusioa eta aniztasunarekiko arreta errazten duten teknikak aplikatzeko aukera ematen du.

Oinarriak:


– Elkarrekin ikasten eta irakasten, lankidetzan eta elkarlanean.

– Proposamen metodologikoak partekatuz.

– Komunikazioa, parte-hartzea, sentimenduak… Gelako dinamika egokiak sustatuz.

– Koordinazio estuarekin.

– Baterako lanak eginez.Hezkuntza-jarduerari buruzko baterako hausnarketa eta koordinazioa.

– Praktikari buruz hausnartuz.

– Konpromiso komunak hartuz.

– Hezkuntzaren kalitatearen eta ekitatearen alde lan egitea.

– Baterako ebaluazioa: ebaluazio-irizpideak eta errubrika.