Gaur egun, gure gizartea are eta digitalizatuago dago. Badaude nahiko ebidentzia pantaillak eta haien gehiegizko erabilerak eskola errendimenduan duen eragin kaltegarriari buruz. Honen inguruan kezka handia sortzen ari da hezkuntza komunitatean eta pantailen erabileraren inguruko eztabaida handia sortzen ari da ere.
Hortaz, ikastetxeek erantzun behar diete gizartetik heltzen zaizkien eskaerei. Ikastetxeek etorkizuneko hiritar prestatu, arduratsu eta konszienteak, gehiegizko ingurune digitalizatu batean ondo eta segurtasunez moldatuko direnak prestatu behar dituzte. Beti ere, hauen gehiegizko erabilera zalantzan jarriz eta hausnarketa eta erabilera kiritiko baten ikuspuntutik.
Mendigoiti ikastetxean, Plan honen bitartez lortu nahi ditugu:
— Ikastetxearen egoera ebaluatzea, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien (IKT) erabilerari dagokionez.
— Plan Digital batek hezkuntza erakundearen estrategia digitala planifikatzeko duen erabilera kritikoki aztertzea eta IKTen gehiegizko erabilerak sortzen ahal dituen arazoak aitortzea.
— Ikastetxeko Plan Digitala ikuspegi kritiko-gogoetatsu batetik, teknologia irakaskuntza eta ikaskuntzako proposamenetan konszienteki integratzea eta hau Handien Komunitatean ( LH 4. 5. 6. mailan) jorratzea.
— Zentroa etengabe ikasten eta ebidentzietan oinarrituta lan egiten duen edo ari den erakunde bat bilakatzea. Hortaz, pantailak eta teknologiak murriztuko dira erabileran eta Haur Hezkuntzan ez dira erabiliko eta LHko 1. komunitatean ( LHko 1.2.3. mailan ) proposamen didaktiko konkretu batzuekin lotuta.
Horretarako, beharrezkoa da digitalki konpetentea izatea eta konpetentzia hori hausnartzeko eta ikuspuntu kritikoa izateko ohitura duen testuinguru batean txertatzea.
— Hezkuntza-komunitateko estamentu guztiak inplikatzea ikastetxeetako kultura digitala hausnartua eta kritikoa garatzeko.
Beraz, Plan hau baliabide digitalen erabilera mugatua, konsziente eta hausnartua sustatzeko da.