Familien gela

Gure ikastetxeak familiekin eta inguruarekin duen lotura berezkoa da.
Bere sorrera ezin dugu ulertu familien inplikaziorik gabe. Gaur egun ere, inplikazio hori, hezitzaileok, irakasle zein gurasook, somatzen dugu, egiteko asko baitugu umeen bidelagun moduan.
 
Eskolak familiarekin harreman estua izatea oso garrantzitsua da, haurrek eskolarengan konfiantza izan dezaten.
 
Mendigoiti ikastetxeko egiazko Hezkuntza Komunitate bat eraikitzeko, eskola familientzako espazio irekia izan behar da.
Familia eskola barruko eremuetan sartu behar da, eskola barruko jardueretan gurekin batera arituz, tailerretan, antzerki, ipuin kontaketan, irakurketa dialogikoetan, geletarako zenbait materiale eraikitzen eta sortzen eta abar. Eskola irekia umeei harrera prozesuan akonpainamendua egiteko, eskola eta euren artean konfiantzazko lotura eraikitzeko.
 
Gurekin batera arituz, hezitzaileon arteko komunikazioa areagotuz, haurrek konfiantza somatzen dute, eskola giroan lasaitasuna sentitzen baitute.
 
Guraso Elkartearen laguntzarekin familientzako espazio bat sortu dugu.
Bertan egoteko aukera duzue, giro atsegin batean, kafetxo bat hartzeko, irakurtzen egoteko, familien arteko ezagutza bermatzeko, bizipenak partekatzeko, euskara praktikatzeko, eskolako bizitzan parte izateko, eskolako jardueretan parte hartzeko, ideiak sortzeko… hezitzaileon arteko komunikazioa, irakasle zein gurasoen artekoa, areagotzeko gunea izan nahi baitu.
 
Espazio honetan eskola orduetan egon zaitezkete, haurrak geletan dauden bitartean. Goizez, 8:50etatik 14:00etara eta 
 
Mendigoitin egiazko Hezkuntza Komunitate parte hartzaile bat eraikitzera animatu nahi zaituztegu.