Eskola Kontseiluaren kideak berritzeko hautapen prozesua zabalik dago.
Zentroko Eskola Kontseilua da hezkuntza komunitateko kide guztiek zentroaren funtzionamenduan parte hartzeko organoa.
Mendigoitiko Eskola Kontseiluak honako kideak izanen ditu:
- Zentroko zuzendaria, buru arituko baita.
- Ikasketaburua.
- Klaustroak hautatutako bost irakasle.
- Ikasleen gurasoen bost ordezkari.
- Administrazio eta zerbitzuetako langileen ordezkari bat.
- Udaleko zinegotzi edo ordezkari bat.
- Zentroko idazkaria, Kontseiluaren idazkari arituko baita, hizpidea bai baina botorik ez duela.
Kontseilukideen agintealdiak lau urteko iraupena izanen du, berritze partzialak bi urtetik behin izanen direlarik.
Aurten 2. erdia hautatu behar da. Guztira 2 kide hautatu beharko dira gurasoen ordezkariak izan daitezen eta beste 3 ordezkari, irakaslegoaren ordezkariak izateko.
Eskola Kontseiluaren funtzioen garrantzia kontutan hartuta, denon partaidetza garrantzizkoa da.
Gurasoen ordezkari bezala Eskolakontseilukide izan nahi duzuenok, eskolako zuzendaritzan adierazi behar duzue azaroaren 17a baino lehen.