Category: General

2017-2018 IKASTURTEKO TESTU LIBURUAK

2017-2018 MATRIKULALDIA. IKASLE BERRI ONARTUEN BEHIN BETIKO ZERRENDAK

2017-2018 MATRIKULALDIA. IKASLE BERRI ONARTUEN BEHIN BEHINEKO ZERRENDAK

MENDIGOITIK ESKOLALDI ETENGABEAREN PROIEKTUAREN ALDE BOZKATU DU.

  Mendigoiti ikastetxe Publikoak Eskolaldi etengabera aldatzeko Proiektua onetsi du gaurko bozketarekin amaitutzat eman den prozesuarekin. Errolda osoaren % 63,85 en aldeko botuarekin.

2017-2018 MATRIKULALDIA: GU EZAGUTZERA ETOR ZAITEZKE!

2017-18 ikasturteko  matrikulaldia 2017ko otsailaren 13tik 17ra arte izanen da. MENDIGOITI IKASTETXEA ezagutu nahi baduzu, bertara etor zaitezke. Gurekin banakako bisitaldi bat egiteko aukera paregabea duzu eguneroko bizitza barrutik ezagutu eta dituzun galderak argitzeko. Honetarako, bisitaldi pertsonalizatu bat eska dezakezu. Zure hitzordua eskatzeko, deitu 948 160 250 telefonora edo mezu elektroniko bat               cpmendi4@educacion.navarra.es helbidera bidali.

MENDIGOITI: BERRIKUNTZA EKIMENA ESKOLAN.

Mendigoiti ikastetxea protagonista dugu”aprenderlachispa” Montessori eta eskoletako berrikuntza ekimenak jasotzen dituen blogan.  

ESKOLALDI ETENGABEA: PROIEKTUAREN LABURPENA

  Mendigoitin eskolaldia aldatzeko prozesua zabaldu dugu. Ikastetxeko Hezkuntza Komunitate osoari eskolaldi etengabea ezartzeko aukera aurkeztu nahi dizuegu, eskola denbora antolatzeko modu berria proposatuz. Eskolaldi etengabearen proiektua bozketan onetsi beharko da eta horretarako familien errolda guztiko hiru bosten gutxienez alde agertzea beharrezkoa da. Guzti hau urtarrilean izanen da, matrikulazioa baino lehen. Hona hemen proiektuaren alderdi …

Continue reading

ESKOLALDI ETENGABEAREN AUKERA

Mendigoiti Ikastetxe Publikoak eskolaldi etengabea ezartzeko aukera aurkeztu nahi du. Proiektuaren alderdiak ezagutarazteko, heldu den urtarrilaren 10ean, ikastetxeko Erabilera Anitzetarako Gelan, arratsaldeko 17:00tan eginen den bilerara etortzera animatu nahi zaituztegu. Animatu baita ere, urtarrilaren 20an  ikastetxean eginen den bozketan parte hartzera.