2026-2027 MATRIKULAZIOA – Epeak eta dokumentazioa

Onartze prozesua Haur Hezkuntzako 1. mailan lehenbiziko aldiz eskolan sartuko diren ikasle berrientzat baita eskolaz aldatuko diren beste mailetako ikasleentzat zuzendua dago.

Non eta nola egin inskripzioak?


Garrantzitsua: eskatzaile bakarrak eskabide bakarra aurkeztuko du ezarritako epeen barruan. Ikasle berarentzat eskola desberdinetan eskaera bat baino gehiago aurkezten bada, onartze-prozesu arruntetik kanpo geratuko da. 

ESKAERA PRESENTZIALA

Aurrez-aurreko eskaera egitea gomendatzen dugu, akatsak saihesteko eta prozesua arinago bukatzeko.

Epeak eta Ordutegiak

Aurreinskripzioa:

  • Ikasmaila guztietarako: martxoaren 9tik 13ra
  • Non: Mendigoitiko Idazkaritza Bulegoan eskaera delegatuak egiteko.
  • Ordutegia: 8:30-14:30 (azken eguna: martxoaren 13a, 14:00ak arte)

Onartuen behin-behineko zerrendak: gure web orrian eta eskolan bertan argitaratuko ditugu.

  • Haur Hezkuntzako 1. maila: apirilak 16
  • Gainontzeko ikasmailak: ekainak 2

Onartuen behin-betiko zerrendak: gure web orrian eta eskolan bertan argitaratuko ditugu.

  • Haur Hezkuntzako 1. maila: maiatzak 11
  • Gainontzeko ikasmailak: ekainak 12

Matrikula epea:

  • Haur Hezkuntzako 1. maila: ekainaren 1etik 5era
  • Gainontzeko ikasmailak: ekainak 15etik 19ra

Matrikula, eskolak ofizioz egingo duen tramitea besterik ez da. Matrikula egiteko ez duzue dokumentazio berririk ekarri behar, dokumentazio guztia aurrematrikula epean aurkeztu izanen duzue eta. Matrikula egin ahal izateko dokumentazioa osatu gabe baldin badago, matrikula epe honen aurretik falta diren dokumentuak eskatuko dizkizuegu.

Familiekin ekaineko bilera: ekainaren 10ean, 16:00etan. Bilera honetan heldu den ikasturterako informazio zehatza emanen dizuegu. Deialdia E-mailez helaraziko dizuegu.

ESKAERA TELEMATIKOA

Eskabideak modu telematikoan aurkezteko aukera badago ere, honako hauen bidez:

  • 1. urratsa. Online aurreinskripziorako sarbidea https://educa.navarra.es estekaren bidez egiten da.
  • 2. urratsa. Menuan “Onarpena” fitxa zabaldu, eta, bertan, “Aurreinskripzioa” agertuko da; “Eskaera berria” hautatu eta laguntzailearen jarraibideak bete (laguntza tutorialaren esteka).
  • 3. urratsa. Nahitaezko dokumentuez gain, baremaziorako kontuan har daitezkeen aukerako dokumentuak eranstea.
  • 4. urratsa. Klikatu “Eskaera aurkeztu”.

Educa Portalen grabatutako datuak nahi beste aldiz aldatu edo zuzendu ahal izango dira, eskabideak aurkezteko ohiko epea amaitu arte.

Telematikoki izapidetutako eskabideetan, Educa Atariaren aukeren pantailan jasotako zentroen eta erabiltzaileak eskabide-orrian sartutakoen artean desadostasunik egonez gero, eskatzaileak aukeren pantailan adierazitako aukerak nagusituko dira.

Aurkeztu beharreko agirak (Presentzialki nahiz telematikoki)

AURREMATRIKULARAKO DOKUMENTAZIOA

  • Aurre-matrikula orri ofiziala. Deskargatu
  • Ikaslearen fitxa. Deskargatu
  • Familia-Liburuaren kopia edo zuzenbidean balio duen beste edozein bide, familia-lotura egiaztatzen badu.
  • Hala bada, anai-arrebak eskolan matrikulatuak izatearen agiria (E-mail bitartez jaso duzue. Hala ez bada, eskolako Administraritzara deitu eta bidaliko dizuegu).
  • Errolda-agiriaren edo ziurtagiriaren kopia; bertan erroldatuta ageriko dira ikaslea eta, gutxienez, haren guraso edo legezko tutoreetako bat. Egiaztagiri hau 2025eko abenduaren 13aren ondoren egina izango da. Erroldatze data 2026ko otsailaren 12etik aurrerakoa ezin izango da.
  • Lantokiaren baremazioa aintzat hartzea nahi izanez gero:
  1. Baremoan baloratzeko, errolda agiriaz gain, gurasoen lantokiaren egiaztagiria aurkeztu daiteke. Egiaztagiri honetan interesdunaren datu pertsonalak, Gizarte Segurantzako alta eta bere lantokiaren helbideari buruzko datuak agertuko dira, lan kontratuaren kopiarekin batera. Egiaztagiri hau 2025eko abenduaren 13aren ondoren egina izango da.
  2. Administrazio Publikoetako langileen kasuan, dagokion langileria burutzak emandako ziurtagiri bat aurkeztu beharko da, interesdunaren datu pertsonalak eta lantokiaren helbideari buruzkoak jasotzen dituena.
  3. Langile autonomoen kasuan, udalerriko udalak emandako Ekonomia Jardueren gaineko Zergaren (EJZ) alta agiria aurkeztu beharko da, bai eta abian den urteko azken kuotaren ordainketaren kopia ere (edo, hura izan ezean, aurreko urtekoa).
  • Banku kontuaren agiria. Deskargatu
  • Ikaslearen Osasun Txartelaren kopia.
  • Gaixotasun aipagarriak, alergiak, intolerantziak, etab… izatekotan, mediku azterketen txostenaren kopia.
  • Ikaslearen edo familiako kide baten desgaitasunaren (gutxienez %33koa) ziurtagiria, ebazpena edo txartela.
  • Genero-indarkeriaren edo terrorismoaren biktima izatea egiaztatzen duen dokumentazio ofiziala.
  • Ikastetxearen ziurtagiria, aita, ama edo legezko tutorea Mendigoitiko langilea dela zehazteko.
  • Familia ugariaren legezko izaera egiaztatzen duen titulu ofiziala.
  • Familia-harreraren egoera egiaztatzen duen titulu ofiziala.
  • Guraso bakarreko familia dela egiaztatzen duen titulu ofiziala.
  • Erditze anizkoitzaren ondorioz jaiotako ikaslea dela egiaztatzen duen titulu ofiziala.
  • 2024ko Errenta-Aitorpen bananduak kontsultatzeko baimena, per capita errentaren kalkulua egiteko (soilik eskaera online egiten bada. EDUCAn, tramitazioa egitean, deskargatu daiteke).


HLPE ikasleak 

  • Hezkuntza Laguntzako Premia Espezifikoa duten ikasleak izatea egiaztatzen duen dokumentazio ofiziala, ikaslearen familiak izaera horrekin EDUCAn erroldatuta dagoela dakienean izan ezik. 

Tramitazio telematikorako Laguntza

Inskripzio eskaera telematikoki egiteko dokumentazioa bildu beharko da eta EDUCA aplikazioan kautotu beharko da. Educan sartzeko egiaztagiririk ez baduzu, aurrera egin baino lehen hura kudeatzen hastea gomendatzen dizugu. Irakurri prestatu dugun laguntza.

EDUCA Atarian sartzeko gai bazara, prestatu prozesuak eskatzen duen dokumentazioa.

Ziurtatu eskatutako dokumentuak formatu elektronikoan daudela. Educa aplikazioak hainbat formatu onartuko ditu: pdf, png, jpg, doc… Dokumentu bakoitzak gehienez ere 20 Mb izan behar ditu. Gorde dokumentuak zure ordenagailuan eta gorde itzazu Educan izena emateko eskaera egin aurretik.

Informazio gehiago, Hezkuntza Departamentuko Aurreinskripzio orrian

Zalantzaren bat izatekotan jarri gurekin harremanetan 948 633518telefonoan