2023-2024 AURREINSKRIPZIOA

Eskaerak martxoaren 6tik 10ra, astelehenetik ostiralera

Informazio gehiago Hezkuntza Departamentuko Aurreinskripzio web gunean aurkituko duzu.

https://www.educacion.navarra.es/eu/web/dpto/aurreinskripzioa

Non eta nola egin inskripzioak?

Eskaera telematikoa

Nahi bada, eskabideak modu telematikoan aurkeztuko dira, honako hauen bidez:

GARRANTZITSUA: Aukeren pantailan gehienez 6 ikastetxe bete beharko dira, lehentasunaren arabera.

Telematikoki izapidetutako eskabideetan, Educa Atariaren aukeren pantailan jasotako zentroen eta erabiltzaileak eskabide-orrian sartutakoen artean desadostasunik egonez gero, eskatzaileak aukeren pantailan adierazitako aukerak nagusituko dira.

  • 3. urratsa. Nahitaezko dokumentuez gain, baremaziorako kontuan har daitezkeen aukerako dokumentuak eranstea.
  • 4. urratsa. Klikatu “Eskaera aurkeztu”.

Educa Portalen grabatutako datuak nahi beste aldiz aldatu edo zuzendu ahal izango dira, eskabideak aurkezteko ohiko epea amaitu arte.


Eskaera presentziala

Mendigoiti ikastetxean bertan aurkeztu ahal izango dira eskaerak.


 Garrantzitsua: eskatzaile bakarrak eskabide bakarra aurkeztuko du ezarritako epeen barruan. Ikasle berarentzat eskaera bat baino gehiago aurkezten badira, onartzeko prozesu arruntetik kanpo geratu ahal izango da. 

Epeak eta Ordutegiak

  • Eskaeren aurkezpena:  martxoaren 6tik 10ra, astelehenetik ostiralera).
  • Non: Online, edo zuzenean Idazkaritza Bulegoan .
  • Ordutegia: 8:30 – 14:30 (martxoaren10ean, 14:00etan bukatuko da) 
  • Onartutakoen behin-behineko zerrendaren argitalpena Hezkuntza Departamentuaren web gunean: martxoaren 30an
  • Behin-behineko zerrendaren aurrean erreklamazioak aurkezteko epea:  martxoaren 31 tik apirilaren 4era
  • Onartutako ikasleen behin betiko zerrendaren argitalpena: apirilaren 19an

*Zerrendak eskolan eta web orrian argitaratuko ditugu

  • Matrikula epea: ekainaren 19etik 23era

Matrikula egiteko ez duzue dokumentazio berririk ekarri behar ezta paperarik sinatu behar, aurretik dagoeneko dokumentazio guztia ekarri izango duzuelakoEskolak ofizioz egingo duen tramitea besterik ez da.

  • Aukera hobetzeko epea: ekainaren 19etik 23era

Onartzeko itxaron-zerrendan gera daitezkeen ikasleei zuzendutako aukera bat da, onartutakoen artean lanpostu huts bat geratuko balitz bete ahal izan dezaten.

  • Familiekin bilera: ekainaren 14a, 16:30etan

Bilera honetan datorren ikasturteari begira behar duzuen informazio guztia zehaztuko dugu, batez ere harrera prozesuari dagokiona.

Onartze Prozesua

EDUCAn erregistratu zaitezkete (jarraibideak hemen)

Aurkeztu beharreko agirak (Presentzialki nahiz telematikoki)

Derrigorrezko dokumentazioa 

  • Aurre-matrikula orri ofiziala (eskolan eta web orrian eskuragai).Deskargatu
  • Ikaslearen fitxa (eskolan eta web orrian eskuragai). Deskargatu
  • Ikaslearen datuak jasotzen dituen Familia Liburuaren orriaren kopia.
  • Hala bada, anaia- arrebak eskolan matrikulatuak izatearen agiria. Deskargatu
  • Ikaslearen errolda egiaztagiria (ikasleaz gain, aita edo amaren izena agertu behar da).
    • Baremoan baloratzeko, errolda agiria gurasoen lantokiaren egiaztagiriarekin ordezkatu daiteke. Egiaztagiri honetan interesdunaren datu pertsonalak, Gizarte Segurantzako alta eta bere lantokiaren helbideari buruzko datuak agertuko dira, lan kontratuaren kopiarekin batera.
    • Administrazio Publikoetako langileen kasuan, dagokion langileria burutzak emandako ziurtagiri bat aurkeztu beharko da, interesdunaren datu pertsonalak eta lantokiaren helbideari buruzkoak jasotzen dituena.
    • Langile autonomoen kasuan, udalerriko udalak emandako Ekonomia Jardueren gaineko Zergaren (EJZ) alta agiria aurkeztu beharko da, bai eta abian den urteko azken kuotaren ordainketaren kopia ere (edo, hura izan ezean, aurreko urtekoa).
  • Banku kontuaren agiria (eskolan eta web orrian eskuragai). Deskargatu
  • Ikaslearen txertaketa orriaren kopia.
  • Ikaslearen Osasun Txartelaren kopia.
  • Ikaslearen edo familiako kide baten desgaitasunaren (gutxienez %33koa) ziurtagiria, ebazpena edo txartela. 
  • Genero indarkeriaren edo terrorismoaren biktima izatekotan, horren agiria.
  • Aitak edo amak Mendigoitin lan egingo balu, horren agiria.
  • Familia ugariko kide izatekotan, horren agiriaren kopia.
  • Ikaslea familia harreran izatekotan, horren agiria.
  • Familia gurasobakarra izatekotan, horren agiria.
  • Erditze anizkoitza izatekotan, horren agiria.
  • Hezkuntza premia bereziak dituen ikaslea izatekotan, horren agiria.
  • Gaixotasun aipagarriak, alergiak, intolerantziak, etab… izatekotan, mediku azterketen txostenaren kopia.


HLPE ikasleak 

  • Hezkuntza Laguntzako Premia Espezifikoa duten ikasleak izatea egiaztatzen duen dokumentazio ofiziala, ikaslearen familiak izaera horrekin EDUCAn erroldatuta dagoela dakienean izan ezik. 

Tramitazio telematikorako Laguntza

Inskripzio eskaera telematikoki egiteko dokumentazioa bildu beharko da eta Educa aplikazioan kautotu beharko da. Educan sartzeko egiaztagiririk ez baduzu, aurrera egin baino lehen hura kudeatzen hastea gomendatzen dizugu. Irakurri prestatu dugun laguntza.

EDUCA Atarian sartzeko laguntza

EDUCA Atarian sartzeko gai bazara, prestatu prozesuak eskatzen duen dokumentazioa.

Ziurtatu eskatutako dokumentuak formatu elektronikoan daudela. Educa aplikazioak hainbat formatu onartuko ditu: pdf, png, jpg, doc… Dokumentu bakoitzak gehienez ere 20 Mb izan behar ditu. Gorde dokumentuak zure ordenagailuan eta gorde itzazu Educan izena emateko eskaera egin aurretik.

Beraz, eskaera telematikoa  EDUCA aplikazioaren bidez gauzatuko da.

Ikastetxearekiko komunikazioa eta ikasleen jarduera akademikoa Educa programaren bidez ezagutzeko, “erabiltzailea” eta “pasahitza” eduki behar dira, baita datu pertsonal eguneratuak ere. Erabiltzailea eta pasahitza eskuratzeko, baita mugikorrerako aplikazioa deskargatzeko eta datu pertsonalak eguneratzeko ere, esteka eta laguntza hauek dituzu:

  • Datu pertsonalen aldaketa: Datu pertsonalak aldatu edo zuzentzeko, ikaslea matrikulatuta dagoen ikastetxera jo behar duzu.

EDUCA POrtal-en harremanetarako datuak edita ditzakezu (posta elektronikoa eta telefonoa).

EDUCA eta Google Apps kontuetarako erabiltzailea eta pasahitza lortzea

Educara sartzea

Atariaren Gida

Eskaera telematikoa Educan (MATRIKULAZIOA)

Onartze prozesua Haur Hezkuntzako 1. mailan lehenbiziko aldiz eskolan sartuko diren ikasle berrientzat baita eskolaz aldatuko diren beste mailetako ikasleentzat zuzendua dago.

Tramitazio honen xehetasunak ezagutzeko, Hezkuntza Departamentuak ondoko jarraibideak argitaratu ditu.

Zalantzaren bat izatekotan jarri gurekin harremanetan 948 160250 telefonoan

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA: GEOKOKAPENAREN TRESNA