2021-2022 AURREINSKRIPZIOA

Eskaerak maiatzaren 17tik 21era, astelehenetik ostiralera

Non eta nola egin inskripzioak?

Eskaera telematikoa


Eskaerak batez ere telematikoki aurkeztuko dira, Hezkuntza Departamentuak horretarako jarritako web aplikazioaren bitartez. Aplikazioa Educaren Atarian eskura dezakezue
Aplikaziora sartzeko, baliozkotu egin behar da, eta, horretarako, EDUCAren erabiltzaile-kontua eduki behar da edota GAKOA, NAN digitala, ziurtagiri elektronikoa edo sinadura digitala bezalako edozein sistema ofizial. 

Eskaera presentziala


Era berean, Mendigoiti ikastetxean bertan aurkeztu ahal izango dira eskaerak.

Epeak eta Ordutegiak

  • Eskaeren aurkezpena: maiatzaren 17tik (astelehena) maiatzaren 21era (ostirala).
  • Non: Online, edo Idazkaritza Bulegoan eskaera delegatuak egiteko.
  • Ordutegia: 8:30 – 14:30 (maiatzaren 21ean, 14:00etan bukatuko da) 
  • Onartutakoen behin-behineko zerrendaren argitalpena Hezkuntza Departamentuaren web gunean: ekainaren 10ean
  • Behin-behineko zerrendaren aurrean erreklamazioak aurkezteko epea: ekainaren 11tik 15era
  • Onartutako ikasleen behin betiko zerrendaren argitalpena: ekainaren 18an

*Zerrendak eskolan eta web orrian argitaratuko ditugu

  • Matrikula epea: ekainaren 21etik 25era

Matrikula egiteko ez duzue dokumentazio berririk ekarri behar ezta paperarik sinatu behar, aurretik dagoeneko dokumentazio guztia ekarri izango duzuelako. Eskolak ofizioz egingo duen tramitea besterik ez da.

  • Aukera hobetzeko epeaekainaren 21etik 25era

Itxarote-zerrendan gelditzen diren ikasleentzako aukera da, maiatzaren 22a eta irailaren 20ra bitartean onartuen artean bajaren bat izatekotan eskolan plaza lortu ahal izateko.

  • Familiekin bilera: ekainaren 24a, 16:30etan

Bilera honetan datorren ikasturteari begira behar duzuen informazio guztia zehaztuko dugu, batez ere harrera prozesuari dagokiona.

Onartze Prozesua

EDUCAn erregistratu zaitezkete (jarraibideak hemen)

Aurkeztu beharreko agirak (Presentzialki nahiz telematikoki)

Derrigorrezko dokumentazioa 

  • Aurre-matrikula orri ofiziala (eskolan eta web orrian eskuragai).Deskargatu
  • Ikaslearen fitxa (eskolan eta web orrian eskuragai). Deskargatu
  • Ikaslearen datuak jasotzen dituen Familia Liburuaren orriaren kopia.
  • Ikaslearen errolda egiaztagiria (ikasleaz gain, aita edo amaren izena agertu behar da).
    • Baremoan baloratzeko, errolda agiria gurasoen lantokiaren egiaztagiriarekin ordezkatu daiteke. Egiaztagiri honetan interesdunaren datu pertsonalak, Gizarte Segurantzako alta eta bere lantokiaren helbideari buruzko datuak agertuko dira, lan kontratuaren kopiarekin batera. Egiaztagiri hau 2021eko apirilaren 22a ondoren egina izango da.
    • Administrazio Publikoetako langileen kasuan, dagokion langileria burutzak emandako ziurtagiri bat aurkeztu beharko da, interesdunaren datu pertsonalak eta lantokiaren helbideari buruzkoak jasotzen dituena.
    • Langile autonomoen kasuan, udalerriko udalak emandako Ekonomia Jardueren gaineko Zergaren (EJZ) alta agiria aurkeztu beharko da, bai eta abian den urteko azken kuotaren ordainketaren kopia ere (edo, hura izan ezean, aurreko urtekoa).
  • 2019. urteko Errenta Aitorpenaren fotokopia (1. orria).
  • Banku kontuaren agiria (eskolan eta web orrian eskuragai). Deskargatu
  • Ikaslearen txertaketa orriaren kopia.
  • Ikaslearen Osasun Txartelaren kopia.
  • Ikasleak edo haren guraso edo anai-arrebaren batek desgaitasuna izatekotan, horren agiria.
  • Genero indarkeriaren edo terrorismoaren biktima izatekotan, horren agiria.
  • Aitak edo amak Mendigoitin lan egingo balu, horren agiria.
  • Familia ugariko kide izatekotan, horren agiriaren kopia.
  • Ikaslea familia harreran izatekotan, horren agiria.
  • Familia gurasobakarra izatekotan, horren agiria.
  • Erditze anizkoitza izatekotan, horren agiria.
  • Hezkuntza premia bereziak dituen ikaslea izatekotan, horren agiria.
  • Gaixotasun aipagarriak, alergiak, intolerantziak, etab… izatekotan, mediku azterketen txostenaren kopia.


HLPE ikasleak 

  • Hezkuntza Laguntzako Premia Espezifikoa duten ikasleak izatea egiaztatzen duen dokumentazio ofiziala, ikaslearen familiak izaera horrekin EDUCAn erroldatuta dagoela dakienean izan ezik. 

Tramitazio telematikoa

Inskripzio eskaera telematikoki egiteko dokumentazioa bildu beharko da eta Educa aplikazioan kautotu beharko da. Educan sartzeko egiaztagiririk ez baduzu, aurrera egin baino lehen hura kudeatzen hastea gomendatzen dizugu. Irakurri prestatu dugun laguntza.

EDUCA Atarian sartzeko laguntza

EDUCA Atarian sartzeko gai bazara, prestatu prozesuak eskatzen duen dokumentazioa.

Ziurtatu eskatutako dokumentuak formatu elektronikoan daudela. Educa aplikazioak hainbat formatu onartuko ditu: pdf, png, jpg, doc… Dokumentu bakoitzak gehienez ere 20 Mb izan behar ditu. Gorde dokumentuak zure ordenagailuan eta gorde itzazu Educan izena emateko eskaera egin aurretik.

Beraz, eskaera telematikoa  EDUCA aplikazioaren bidez gauzatuko da.

Ikastetxearekiko komunikazioa eta ikasleen jarduera akademikoa Educa programaren bidez ezagutzeko, “erabiltzailea” eta “pasahitza” eduki behar dira, baita datu pertsonal eguneratuak ere. Erabiltzailea eta pasahitza eskuratzeko, baita mugikorrerako aplikazioa deskargatzeko eta datu pertsonalak eguneratzeko ere, esteka eta laguntza hauek dituzu:

  • Datu pertsonalen aldaketa: Datu pertsonalak aldatu edo zuzentzeko, ikaslea matrikulatuta dagoen ikastetxera jo behar duzu.

EDUCA POrtal-en harremanetarako datuak edita ditzakezu (posta elektronikoa eta telefonoa).

EDUCA eta Google Apps kontuetarako erabiltzailea eta pasahitza lortzea

Educara sartzea

Atariaren Gida

Eskaera telematikoa Educan (MATRIKULAZIOA)

Onartze prozesua Haur Hezkuntzako 1. mailan lehenbiziko aldiz eskolan sartuko diren ikasle berrientzat baita eskolaz aldatuko diren beste mailetako ikasleentzat zuzendua dago.

Tramitazio honen xehetasunak ezagutzeko, Hezkuntza Departamentuak ondoko jarraibideak argitaratu ditu.

Informazio gehiago Hezkuntza Departamentuko Aurreinskripzio web gunean aurkituko duzu.

Zalantzaren bat izatekotan jarri gurekin harremanetan 948 160250 telefonoan

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA: GEOKOKAPENAREN TRESNA