IKT Proiektua

IKT INTEGRA TIC
IKT PROIEKTUAMendigoiti ikastetxearentzat izugarrizko iraultza izan zen 2009-10 ikasturtean Nafar Gobernuko IKT INTEGRA TIC proiektuan parte hartzea, tablets-ekin eta internet geletan sartu zenean. Hemendik aurrera, 2010-2011ean, gela digitalekin hornitua izan zen gure ikastetxea.
Irakaslegoak tabletak ikasleen banakako zein taldeko eguneroko lanerako tresna bihurtu zituen eta IKT-en (Informazio eta Komunikaziorako Teknologi)-en erabilera ikastetxeko Curriculumean txertatua izan zen. Hasierako urte haietako eduki digitalen kontsumitzaile izatetik EDUKIEN SORTZAILE izatera pasatu gara.

Mendigoiti ikastetxean baliabideak baditugu, eta lan sakona egiten ari gara baliabide horiek erabiliz ikasleen eskola emaitza eraginkorrak lortzeko.
Mendigoitin IKTak ez dira helburu gisa hartzen, hezkuntza tresna gisa, baizik.
Web 2.0 interneteko tresnen aukerak asko dira guk eskaini nahi dugun eskola eredua aireberritzeko. Wikiak, blogak, aldizkari digitalak, webquestak, google drive, calendar, lainoan biltegiratzea… gure ikasleek eskola lanetan aritzeko erabiltzen dituzten baliabide eta modu digitalak dira.

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.