ESKOLA KONTSEILURAKO HAUTESKUNDEAK 2022

                                                   

08 – Hautagaitza aurkezteko eredua 2022

  • ​Datozen asteetan zehar Eskola Kontseiluko 1. Erdia berritzeko hauteskunde prozesua martxan jarriko dugu. Hona hemen Mendigoiti eskolan prozesu hau aurrera eramateko izango dugun egutegia:

    • Urriaren 10an, Administrazio Bulegoan, Hauteskunde Batzordea osatzeko zozketa egin genuen. Hemen aita edo ama bat hautatu izan zen gurasoen aldeko batzorde honen partaide izateko, baita irakasle bat irakasleriaren aldetik. Zuzendaria ere Hauteskunde Batzordeko kide da.
    • Urriaren 17an, Hauteskunde Batzordea eratu dugu eta bertan Hauteskunde Mahaia osatu dugu, honen kide titularrak eta ordezkoak gurasoen erroldan oinarrituz, zozketa bidez ere. Mahaikideei gutuna bidaliko diegu beren izendapena jakinarazteko.

    Zuzendaritzan gurasoen errolda ikusgai egonen da 9:00etatik 13:00etara, baita telefonoz ere (948 160 250).

    • Urriaren 24etik azaroaren 3ra bitartean hautagaiak aurkezteko epea izango da. Hautagaiek idazki bat aurkeztu beharko diote Hauteskunde Batzordeari, sinatuta eta bere Nortasun Agiriaren fotokopiarekin. Idazki honen eredua sarrera nagusiko oholean, Zuzendaritzan eta gure webgunean egongo da.
    • Azaroak 21an familien sektoreko hauteskundeak izango dira, beti ere beharrezkoak izatekotan (hautagaiak postu hutsak baino gehiago direlako). Familiek bi ordezkari aukeratu beharko dituzue, 1. erdiko postuak berritzeko hain zuzen ere. Ordezkari hauek, esan bezala, 2026ko hauteskundeak arte Eskola Kontseilu kide izango dira, 1. Erdia berritu arte.

     

  ESKOLA KONTSEILUKO BEHIN BEHINEKO HAUTAGAIEN ZERRENDA

                                                               LISTADO PROVISIONAL CANDIDATURAS CONSEJO ESCOLAR