2024-2025 MATRIKULAZIOA

Eskaerak martxoaren 18 tik 22ra, astelehenetik ostiralera

Informazio gehiago Hezkuntza Departamentuko Aurreinskripzio web gunean aurkituko duzu.

https://www.educacion.navarra.es/eu/web/dpto/aurreinskripzioa

Non eta nola egin inskripzioak?

Eskaera telematikoa

Nahi bada, eskabideak modu telematikoan aurkeztuko dira, honako hauen bidez:

  • Izapide-fitxa, non prozesuari buruzko informazio guztia dagoen.

GARRANTZITSUA: Aukeren pantailan gehienez 6 ikastetxe bete beharko dira, lehentasunaren arabera.

Telematikoki izapidetutako eskabideetan, Educa Atariaren aukeren pantailan jasotako zentroen eta erabiltzaileak eskabide-orrian sartutakoen artean desadostasunik egonez gero, eskatzaileak aukeren pantailan adierazitako aukerak nagusituko dira.

  • 3. urratsa. Nahitaezko dokumentuez gain, baremaziorako kontuan har daitezkeen aukerako dokumentuak eranstea.
  • 4. urratsa. Klikatu “Eskaera aurkeztu”.

Educa Portalen grabatutako datuak nahi beste aldiz aldatu edo zuzendu ahal izango dira, eskabideak aurkezteko ohiko epea amaitu arte.

TRAMITATU

Eskaera presentziala

Mendigoiti ikastetxean bertan aurkeztu ahal izango dira eskaerak.


 Garrantzitsua: eskatzaile bakarrak eskabide bakarra aurkeztuko du ezarritako epeen barruan. Ikasle berarentzat eskaera bat baino gehiago aurkezten badira, onartzeko prozesu arruntetik kanpo geratu ahal izango da. 

Epeak eta Ordutegiak

Aurreinskripzioa: martxoaren 18tik 22ra

  • Non: Online eta Idazkaritza Bulegoan eskaera delegatuak egiteko.
  • Ordutegia: 8:30-14:30 (azken eguna: martxoaren 22a, 14:00ak arte)

Onartuen behin-behineko zerrendak: apirilak 15

Onartuen behin-betiko zerrendak: apirilak 30

Web orrian eta eskolan bertan argitaratuko ditugu.

Matrikula epea: ekainaren 17tik 21era

Matrikula egiteko ez duzue dokumentazio berririk ekarri behar. Eskolak ofizioz egingo duen tramitea besterik ez da.

Familiekin ekaineko bilera: ekainaren 13an, 16:30etan. Bilera honetan heldu den ikasturterako informazio zehatza emanen zaizue. Deialdia E-mailez helaraziko dizuegu.

Onartze Prozesua

EDUCAn erregistratu zaitezkete (jarraibideak hemen)

Aurkeztu beharreko agirak (Presentzialki nahiz telematikoki)

AURREMATRIKULARAKO DOKUMENTAZIOA

  • Aurre-matrikula orri ofiziala (eskolan eta web orrian eskuragai). Deskargatu
  • Ikaslearen fitxa (eskolan eta web orrian eskuragai). Deskargatu
  • Familia-Liburuaren kopia edo zuzenbidean balio duen beste edozein bide, familia-lotura egiaztatzen badu.
  • Hala bada, anai-arrebak eskolan matrikulatuak izatearen agiria. Deskargatu
  • Errolda-agiriaren edo ziurtagiriaren kopia; bertan erroldatuta ageriko dira ikaslea eta, gutxienez, haren guraso edo legezko tutoreetako bat. Egiaztagiri hau 2023ko abenduaren 24aren ondoren egina izango da. Erroldatze data 2024eko otsailaren 21etik aurrerakoa ezin izango da.
  • Lantokiaren baremazioa aintzat hartzea nahi izanez gero:
  1. Baremoan baloratzeko, errolda agiriaz gain, gurasoen lantokiaren egiaztagiria aurkeztu daiteke. Egiaztagiri honetan interesdunaren datu pertsonalak, Gizarte Segurantzako alta eta bere lantokiaren helbideari buruzko datuak agertuko dira, lan kontratuaren kopiarekin batera. Egiaztagiri hau 2023ko abenduaren 24aren ondoren egina izango da.
  2. Administrazio Publikoetako langileen kasuan, dagokion langileria burutzak emandako ziurtagiri bat aurkeztu beharko da, interesdunaren datu pertsonalak eta lantokiaren helbideari buruzkoak jasotzen dituena.
  3. Langile autonomoen kasuan, udalerriko udalak emandako Ekonomia Jardueren gaineko Zergaren (EJZ) alta agiria aurkeztu beharko da, bai eta abian den urteko azken kuotaren ordainketaren kopia ere (edo, hura izan ezean, aurreko urtekoa).
  • Banku kontuaren agiria (eskolan eta web orrian eskuragai). Deskargatu
  • Ikaslearen txertaketa orriaren kopia.
  • Ikaslearen Osasun Txartelaren kopia.
  • Gaixotasun aipagarriak, alergiak, intolerantziak, etab… izatekotan, mediku azterketen txostenaren kopia.
  • Ikaslearen edo familiako kide baten desgaitasunaren (gutxienez %33koa) ziurtagiria, ebazpena edo txartela.
  • Genero-indarkeriaren edo terrorismoaren biktima izatea egiaztatzen duen dokumentazio ofiziala.
  • Ikastetxearen ziurtagiria, aita, ama edo legezko tutorea Mendigoitiko langilea dela zehazteko.
  • Familia ugariaren legezko izaera egiaztatzen duen titulu ofiziala.
  • Familia-harreraren egoera egiaztatzen duen titulu ofiziala.
  • Guraso bakarreko familia dela egiaztatzen duen titulu ofiziala.
  • Erditze anizkoitzaren ondorioz jaiotako ikaslea dela egiaztatzen duen titulu ofiziala


HLPE ikasleak 

  • Hezkuntza Laguntzako Premia Espezifikoa duten ikasleak izatea egiaztatzen duen dokumentazio ofiziala, ikaslearen familiak izaera horrekin EDUCAn erroldatuta dagoela dakienean izan ezik. 

Tramitazio telematikorako Laguntza

Inskripzio eskaera telematikoki egiteko dokumentazioa bildu beharko da eta Educa aplikazioan kautotu beharko da. Educan sartzeko egiaztagiririk ez baduzu, aurrera egin baino lehen hura kudeatzen hastea gomendatzen dizugu. Irakurri prestatu dugun laguntza.

EDUCA Atarian sartzeko laguntza

EDUCA Atarian sartzeko gai bazara, prestatu prozesuak eskatzen duen dokumentazioa.

Ziurtatu eskatutako dokumentuak formatu elektronikoan daudela. Educa aplikazioak hainbat formatu onartuko ditu: pdf, png, jpg, doc… Dokumentu bakoitzak gehienez ere 20 Mb izan behar ditu. Gorde dokumentuak zure ordenagailuan eta gorde itzazu Educan izena emateko eskaera egin aurretik.

Beraz, eskaera telematikoa  EDUCA aplikazioaren bidez gauzatuko da.

Ikastetxearekiko komunikazioa eta ikasleen jarduera akademikoa Educa programaren bidez ezagutzeko, “erabiltzailea” eta “pasahitza” eduki behar dira, baita datu pertsonal eguneratuak ere. Erabiltzailea eta pasahitza eskuratzeko, baita mugikorrerako aplikazioa deskargatzeko eta datu pertsonalak eguneratzeko ere, esteka eta laguntza hauek dituzu:

  • Datu pertsonalen aldaketa: Datu pertsonalak aldatu edo zuzentzeko, ikaslea matrikulatuta dagoen ikastetxera jo behar duzu.

EDUCA POrtal-en harremanetarako datuak edita ditzakezu (posta elektronikoa eta telefonoa).

EDUCA eta Google Apps kontuetarako erabiltzailea eta pasahitza lortzea

Educara sartzea

Atariaren Gida

Eskaera telematikoa Educan (MATRIKULAZIOA)

Onartze prozesua Haur Hezkuntzako 1. mailan lehenbiziko aldiz eskolan sartuko diren ikasle berrientzat baita eskolaz aldatuko diren beste mailetako ikasleentzat zuzendua dago.

Tramitazio honen xehetasunak ezagutzeko, Hezkuntza Departamentuak ondoko jarraibideak argitaratu ditu.

Zalantzaren bat izatekotan jarri gurekin harremanetan 948 160250 telefonoan

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA: GEOKOKAPENAREN TRESNA